Ekitaldiak eta komunikazio korporatiboa

Kazetaritza lanaz haratago, arlo korporatibo eta instituzionaleko komunikazioa izan da nire jarduera profesionalaren beste bide bat azken urteotan.

Alde batetik, era guztietako ekitaldiak aurkeztu, moderatu eta dinamizatzen ditut ,euskaraz eta gaztelaniaz. Besteak beste, sari-galak, hitzaldiak edo biltzar-irekierak.

Bestetik, komunikazio-planak eta -estrategiak lantzen ditut. Gainera, ikastaroak ematen ditut, batez ere, komunikazio-kudeaketa krisian eta bozeramaile tekniketan. Komunikazioari, sare sozialen erabilera arduratsuari eta haur eta nerabeentzako bideoen edizioari buruzko hezkuntza-tailerrak ere dinamizatu ditut.